Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

Kaiak Euskal Herria


BIDARRAI


IRUN

Bidasoa kayakean. Abentura, erlaxazioa, natura, kirola…

Jaitsiera hau jarduera polita da uretan gozatzeko eta bidean aurkituko ditugun korronteez ere gozatzeko. Zailtasun handiko ibaia ez denez, jaitsiera honek aukera ezin hobea emango digu inguruko paisaiaz eta naturaren lasaitasunaz disfrutatzeko.

Horretarako monitore tituludun eta esperientziadunak eskainiko dizkizuegu eta kirol zoragarri honetaz eta, nola ez, gure ibaiaz gozatzen irakatsiko dizuete.


DONOSTIA

"Paddle-ean ibiltzeko oinarrizko ikastaro bat proposatzen dizuegu. Azalpen basiko batzuk lehorrean jaso ondoren uretan murgiltzeko prest izango gara. Monitoreak gidatuko gaitu lehen urratsak ondo garatzen. 60 edo 90 minututako kurtsoak eskaitzen ditugu eta dena ondo badijoa uhartera iristeko gai izango gara."


LAIDA

Bi edo hiru orduko ahalegin gutxiko ibilbide erraza da Gernikako itsasadarretik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako itsasaldetik zehar. Zeharkaldia Sukarrieta eta Mundakako udalerrietatik pasatuko litzateke, Antzora auzotik, Lagako hondartzatik eta Ogoño lurmuturra biratu ondoren Elantxobeko herri ederrean bukatuko litzateke.

Basque Country Spirit