Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

Bilbo agenda


 


KLIK EGIN IRUDIETAN

INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO


 


 


 

GUGGENHEIM BILBAO

MUSEOAREN MAISULANAK

Hasieratik, Guggenheim Bilbao Museoak artelan garrantzitsu eta esanguratsuko bilduma osatu du, xx. mendeko bigarren erditik hasi eta gaur egun arteko lanena. Funts hauek osatzen dituzten lanen artean, batzuk garaikidetasunaren ikono direlako nabarmentzen dira: lehen aldiz erakutsi zirenean, asko zur eta lur geratu ziren, eta, denbora pasa ahala, garrantzi handiagoa hartu dute, arte garaikidearen benetako erreferente bihurtu arte.

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak erakusketan, hautatutako zenbait pieza ikusi ahal izango dituzte bisitariek, hala nola, Andy Warhol-ek behin eta berriz errepikatutako Marilyn Monroe-ren irudi ikonikoa, Robert Rauschenberg-en Gabarra mihise serigrafiatu erraldoia, eta Cy Twombly-ren Komodori buruzko bederatzi gogoeta. Anselm Kiefer artista alemanaren eta Jean-Michel Basquiat estatubatuarraren lan aipagarriak ere badaude erakusketan, eta Eduardo Chillida eta Jorge Oteiza euskal maisuen eskulturak ere ikusgai daude, nazioarteko testuinguruan kokatuta.


 


   URTEKO   

   EKITALDIAK  


 

  EKAINA  

GAU ZURIA

BILBO

1.300eko ekainaren 15ean Bilboko hiribildua sortzeko hiri-gutuna sinatu zen, eta urtero-urtero gogoratzen da hori aire zabalean ospakizunak antolatuz. Hiriko espazio garrantzitsu askok ohiz kanpoko itxura izaten dute Gau Zuriari esker. Proposamenen artean daude musika, arte eszenikoak, literatura eta argi- zein soinu-ikuskizun deigarriak.

Programa aberats horri esker, hiritik ibiltzerakoan tokiko zein nazioarteko artisten artelanez gozatu ahal izango dugu.


 

  UZTAILA  

BBK LIVE

MUSIKAREN JAIALDIA KOBETAMENDIN

BILBO


 

  UZTAILA  

JAZZ FESTIBALA

GETXO

1975ean sortu zen, San Ignazioko jai-batzordeak antolatuta. Lehen urteetan, Donostiako Jazz Jaialdiaren lankidetza izan zuen, hain zuzen ere, Nazioarteko Lehiaketako taldeak bertara bidaltzen baitzituen. Anekdota moduan esan behar da oraindik ezezaguna zen Sting Getxon aritu zela (LAST EXIT taldeko kide moduan). Tete Montoliu ere aritu zen.

Algortako Portu Zaharrean egiten zen, aire zabalean. Bitarteko gutxi zegoen, eta bitartekoen gabezia horri borondate askorekin egiten zitzaion aurre. Antolaketa amateurra zen, baina lehen urteetan arrakasta handia izan zuen.


 

 

  ABUZTUA  

ASTE NAGUSIA

BILBO

Bilboko jaiak irudikatzen dituen pertsonaia, Marijaia, ekintza gogorreko bederatzi egunei hasiera ematen dien arduraduna da. Zazpi Kaleetako kale eta plazetan, eta hiriko elkarte desberdinez osatutako konpartsetako txosnak (musika eta edariak dituzten ezarpenak) jartzen diren itsasadarreko alde bietan bereziki, antzerki ikuskizunak, kontzertu onak, munduko pirotekniarik onenak, gastronomi lehiaketak, haurrentzako jolasak eta hirian zeharreko hainbat eremutan antolatzen diren ekitaldiez goza daiteke.


 

  ABUZTUA  

ZEZENAK


 

  IRAILA  

DANTZALDIA

NAZIOARTEKO DANTZA JAIALDIA

BILBO

(abendura arte)


 

  URRIA  

NIGHT MARATHON

BILBO

IRTEERA: SAN MAMÉS 

HELMUGA: GUGGENHEIM
GOZATU BIZKAIKO RUNNING JAIAZ. EKITALDI EZBERDINA, BEREZIA ETA IKUSKIZUNEZ BETEA, 5 KONTINENTEETAKO PARTAIDEEKIN. 

Su artifizialak eta zuzeneko emanaldiak Bilboko kale nagusietan zehar, milaka zaleren babesarekin.


 

  URRIA  

GERNIKAKO MERKATUA

Astelehenero, Busturialde osoko nekazaritza-produktuen erosle eta saltzaileak Gernikako merkatuan biltzen dira. Izatez, astelehenetako merkatu hau bertoko biztanleen arteko topagunetzat har daiteke, eta orain dela hamarkada batzuk betetzen zuen funtzio sozial berbera betetzen du; garai hartan, jendeak ez zuen hainbeste baliabiderik leku batetik bestera mugitzeko, eta, hortaz, astelehena ez zen erosteko eta saltzeko soilik aprobetxatzen, baizik eta baita harremanak izateko ere. Hau da Euskal Herrian oraindik ere egiten diren merkatu tradizional urrietako bat. Egun horretan, giro koloretsu eta alaitsua bizi izaten da, eta Jai-Alai Frontoiko zesta puntako partidekin amaitzen da. Esaera zahar batek dioenez: “lunes gernikes, kolperik ez”, hau da, Gernikako astelehenetan ez da lanik egiten.


 

  AZAROA  

ZINEBI
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia 

Estatuan, 1974. urtetik FIAPF federazioak (film-ekoizleen elkarteen nazioarteko federazioak) film laburren eta dokumentalen kategorian aitortu duen A mailako nazioarteko jaialdi bakarra da ZINEBI; gainera, Hollywood-eko akademiak Oscar sarietako kalifikatzaile gisa aitortu du, eta berdin gertatu da britainiar zinearen BAFTA sariei eta espainiar zinearen Goya sariei dagokienean ere.

Urterik urte, estilo guztietako lanak biltzen ditu ZINEBIk bere egitarauan; ikus-entzunezko sormen-formatu berritzaile eta iradokitzaileenak, zein mundu osoko zine garaikidean sortzen ari diren zuzendarien lanak. Horretarako, zinearen alderdi berriak esploratzearen aldeko apustua egiten du edizioz edizio, esperimentazio formalari zein zine-ekoizpen berrien hibridotasun eta diziplina artekotasunari lekua eginez; betiere, zinemagileek egungo errealitate konplexuen gaineko ikerketa etiko zein estetikoa aurkez dezaten sustatuz.


 

  ABENDUA  

FUN & SERIOUS

GAME FESTIVAL

BILBO


 

  ABENDUA  

DURANGOKO AZOKA

Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen, Andra Mariko elizpean. Abenduan ez ezik, zemendiaren 1ean ere bai, Domu Santu egunez. Sortu berri zen Gerediaga Elkarteak antolatu zituen ekitaldien artean lehenengoetarikoa izan zen. Frankismoaren diktadurapean azoka hark helburu nagusi eta argia zuen: Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea


 

  ABENDUA  

MENDIFILM FESTIVAL

NAZIOARTEKO MENDI ZINEMA FESTIBALA

BILBO


 

  ABENDUA  

SANTO TOMAS EGUNA

BILBO

(Abendua 21)

Santo Tomaseko jai-egunak, euskal nekazarien munduaren zaporea Bilbora hurbiltzen du. Egun osoan zehar, baserritarrek euren etxeetako abereak erakusten dituzte eta hainbat standetan produktu ugari eros daiteke: gazta, erroskilak, eztia, gozokiak, fruituak, barazkiak eta artisautza. Gabonak baino lehen ospatzen den herritarren jai honetan, Areatzara eta Plaza Barrira milaka pertsona gerturatzen dira. Leku bi hauetan, txakolinarekin batera, taloa txorizoarekin jan daiteke eta bertso, txalaparta, trikitixa eta tradiziozko doinu ederrez goza daiteke.


 

BASQUE COUNTRY SPIRIT

· B I L B A O - B I S C A Y E · R E G I O N ·