

ZARAUTZ




Zarauzko herriak lehen begiratuan harrapatzen eta bereganatzen zaitu. Bere hondartza ikusgarriak, Euskadiko luzeenak, gogoa pizten du paseo luzeak emateko, bainu pizgarriak hartzeko edo olatuetan surf egiteko. Denak ere esperientzia ahaztezinak.
Baina Zarautz itsasoa baino askoz gehiago da. Alde zaharrean, bizitzaz betetako kaleak eta herriko historia gordetzen duten eraikinak aurkituko ditugu. Plazer bat da kalitatea, diseinua eta originaltasuna eskaintzen duten denden artean paseatzea. Eta bene-benetakoa dastatzeko zer hoberik merkatu tradizionala baino?
Gastronomia ere erakargarri handi bat da. Zarautz eta ondo jatea gauza bera dira; hor ditugu produktua protagonista duten pintxo berritzaileak, betiko errezetak eta erretegiak.
Natura eta deskonexioa bilatzen dutenek, aldiz, aukera izango dute Zarauzko inguruetan dauden paisaietan arnasa hartu eta presarik gabe mugitzeko: mahastien arteko bidexkak, mendiak eta itsasoari begira dauden bistak.
Gainera, urtean zehar ere herria bizitzaz betetzen da, gure kultura ospatzen duten festa eta ekitaldiekin. Musika, dantza eta gastronomia elkartu egiten dira esperientzia apartak eta gogoangarriak eskaintzeko.
Leku interesgarrienak:
Hondartza
Inurritza biotopoa eta Malla Arria
Narros Jauregia
Santa María La Real – Arte eta Historia museoa
Musika Plaza
Merkatua
Monumentu multzoa
Gure kultura (dohain) :

HERRI KIROLAK
Datak : uztaila 8-15-22-29 / abuztua 5-19-26
Ordua : 19:30
Lekua : Lege Zaharren enparantza

EUSKAL DANTZAK
Datak : uztaila 5-12-19-26-31 / abuztua 2-9-23-30
Ordua : 19:30
Lekua : Musika plaza



Ez ahaztu bertako txakolin upeltegi interesgarriak bisitatzea eta bertako gastronomia aipagarria dastatzea.

GURE COMENDIOA

Tel. + 34 943 13 00 00

Tel. + 34 943 24 00 05